Eureka! Zientzia Museoaren Lagunak

tarjeta amigos kutxaEspacio Dena duzu alde
EZ ALDE EGIN!
+ abantailak - poltsikoko gastuak

Bizitza sentsazioz betea dago: ikusi, ukitu, entzun, behatu... Hori dela eta, zugandik oso gertu, gune berezi eta ezberdin bat duzu. Zientziaren inguruan noizbait egin dituzun galderek erantzuna izango dute gune horretan.

Nola? Eureka! Zientzia Museoaren lagun eginda, besterik gabe.

 Hala, abantaila hauek izango dituzu:

Lagun-txartel murriztua. 18 urte beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Urteko kuota: 33€

Helduen lagun-txartela. 18-65 urte bitartekoentzat; 12 urtetik beherako seme-alabak doan sartzeko aukera. Urteko kuota: 40€.

Familiako lagun-txartela. Bi heldu eta 12 urtetik beherako seme-alabak. Urteko kuota: 70€.

  • Nahi beste aldiz sar zaitezke Museoko erakusketa iraunkorrera eta aldi berean programatutako animazio edo ikuskizunetaz gozatu.
  • Nahi duzunean joan zaitezke Planetarioko saioetara (> 6 urte) edo Planetarum Txikikoetara (4-8 urte)
  • Museoak antolatzen dituen jardueretan beherapenak izango dituzu, ikastaroetan (robotika, astronomia,…), txangoetan edo Zientzia Txokoetan, besteak beste.
  • 12 urtetik beherako seme-alabei txartel propioa emango diegu doan.
  • Eureka! Zientzia Museoko kafetegi-jatetxean deskontu bereziak (pintxo, kafe eta menuetan)
  • Museoko Lagunentzat % 10 deskontua Eureka!ko dendako produktu guztietan
  • Aldizka, posta elektroniko bidez, musoak antolatzen dituen jardueren berri izango duzu.

Eureka!-ko lagun berria izanik, garrantzitsua da baita ere, abonatuek bete beharreko arauak ezagutzea:

  • Eureka! museora egingo duzun hurrengo bisitan, zure txarteleko kide bakoitzaren argazki bat aterako dizuete harreran bertan eta txartelak emango dizkizueta. Txartel hauek pertsonalak eta besterenezinak dira eta gaizki erabiliz gero, automatikoko baja emango diogu eta ez dugu dirua itzuliko.
  • Museoa edo Planetarioa bisitatu nahi den aldiero, beharrezkoa da txartela nortasun agiriarekin batera harreran erakustea.
  • Haurrek 12 urte betetzen dituztenean, helduaren txarteleko onuradun izateari utzi eta berain txartel propioa egin beharko dute, kuota murriztuarekin.
  • Ordainketa helbideratuta duten txartelak automatikoki berrituko dira, epe-muga iritsi baino hilebete lehen kontrako esan ezean.

Mesedez, bete honekin batera bidaltzen dizugun galdetegia eta bidali guri. Berehala bidaliko dizugu Eureka Zientzia Museoaren Laguna txartel pertsonala.

INSKRIPZIO BULETINA

BEHERAPENAK EUREKA!-REN LAGUNA IZATEAGATIK

(*) Toki-kopuruaren arabera.