Eureka! Zientzia Museoa

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Ohiko galderak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

1.- Aldez aurretik eros daitezke sarrerak?

Bai; gure web orrialdearen bitartez, museorako eta planetariumerako sarrerak eros daizteke. Sakatu hemen sarrerak erosteko. Hamabost lagunetik gorako taldeentzako erreserbak egiteko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora mezu bat bidali edo 943 012 917 telefono zenbakira deitu. 

2.- Zenbat denbora behar da, gutxi gorabehera, museoa ikusteko? 

Bi eta lau ordu bitarte behar dira museoa ikusteko.  Baina, jakina, norberaren denboraren eta interesaren araberakoa da hori.

3.- Badu aparkalekurik museoak? 

Bai, kotxeak uzteko aparkaleku handia eta doakoa. Erreserba daukaten taldeentzako ere, autobusa uzteko aparkalekua daukagu.

4.- Haur-kotxearekin edo aulkitxoarekin sar daiteke museora? 

Bai, haur-aulkiarekin sar daiteke.

5.- Zer adinetatik aurrera gomendatzen duzue ikustea museoa? 

Gure ustez, lau urtetik gorako neska-mutikoentzat da museoa.

6.- Janaririk eraman daiteke museora? Badago piknik-gunerik?

Ez, ezin da jakirik sartu ez museora, ez planetariora. Badago piknik-gune bat, estalia, museoaren kanpoaldean.

7.- Irten eta berriro sartzerik badago? 

Bai; sarrera erosi ondoren, nahi adina aldiz irten daiteke museotik (eta berriro sartu), egun osoan.

8.- Planetariumeko sarrerarekin proiekzio batera baino gehiagora joaterik badago?

Ez; Planetariumeko sarrerak proiekzio baterako bakarrik balio du.

9.- Instalazioen argazkirik atera daiteke?

Bai; ez bada helburu profesionaletarako, erabil daitezke kamerak kutxaGuneko instalazioetan.

10.- Zer hizkuntzatan izaten dira jarduera gidatuak?

Aretoko animazioak bisitarien hizkuntzara egokitzen dira; ikuskizunek, berriz, aurrez finkatutako hizkuntza dute (euskara edo gaztelania). Web-orriaren bidez jakin dezakezue, aldez aurretik, hizkuntzen ordutegia, hurrengo 15 egunetarako jarduerak atalean.

11.- Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokituta dago museoa?

Bai; mugikortasun murriztuko jendeak erabiltzeko egokituta eta prestatuta dago museoa.

 

Gida praktikoa

folleto pdf * Eureka! Zientzia Museoko gida praktikoa kontsulta ezazu (1.280 Kb)

Estas en: Hasiera Informazio Praktikoa Ohiko galderak/ Gida praktikoa

elektronik sigara

ukash