Eureka! Zientzia Museoa

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
E-posta Inprimatu

2010EKO ALBISTE ZIENTIFIKO-TEKNIKO GARRANTZITSUENAK, KUTXAGUNEAREN ARABERA

 

Urte-amaiera iristean, ohikoa izaten da urtean zehar gure arreta gehien erakarri duten albisteen bilduma bat egitea. Aurten ere ez dugu hutsik egin nahi, eta, gure irizpide xumearen arabera, lau talde handi daude:

 

 1) Bizitzaren zientziekin zerikusia dutenak.

2) Bizi-kalitate handiago baten bilaketa, gaixotasunen kontra borrokatuz eta/edo gaixotasunen ondorioak arinduz.

3) Klima-aldaketa, jasangarritasuna.

4) Muga berriak.

 

Ez dago soberan gogora ekartzea gauza ziur bakarra dela huts egingo dugula. Historiak argituko du zein den 2010eko gertaera garrantzitsuena, eta ziurra da jakiten dugunean harrituta geratuko garela. Nork esango zion Lady Ada Lovelace-ri «programazio-lengoaia» bat egiteko ideia hura XIX. mendeko gertaera garrantzitsuenetako bat izango zela!?

 

Bizitzaren zientziak

 

1-1-BrunoCVellutini_bajo_licencia_CC

1-1-Celula_animal

1-1-Celula_sintética

1.-Zelula helduak berriro programatzea.

  Biologia tradizionalak erakutsi zuen zelula ama helduak espezialistak zirela, eta mota bereko zelulatan soilik bikoiztu zitezkeela. Baina, urteen joanean, ideia horrek indarra galdu du pixkanaka-pixkanaka.Zelula amak berriro programatzea lortu dugu, eta, hala, haien zertarakoa ez da aurrez zehaztua. Hau da, zelula ama neuronalek neuronak soilik sortzen dituzte eta azaleko zelula amek azala soilik sortzen dute.

Baina, urteen joanean, ideia horrek indarra galdu du pixkanaka-pixkanaka. Zelula amak berriro programatzea lortu dugu, eta, hala, haien zertarakoa ez da aurrez zehaztua. Alegia, mota bateko zelula bat beste mota bateko zelula bihur daiteke; adibidez, zelula neuronal bat bihotzeko zelula muskular bilaka daiteke.Hori lortzeko, hasteko, lau gene gehitu zitzaizkien berriro programatu nahi ziren zelulei; gerora, ordea, ikusi zen aurretiaz zeuden geneei informazioa gehituta soilik ere egin zitekeela.

2010ean, beste urratsa bat egin da: RNA sintetikoa erantsiz programatu da zelula berriro. Horri esker, prozedura askoz azkarragoa da, eta seguruagoa izan daiteke. Kaltetutako organoak leheneratzeko bide berri bat ireki da. Baina garrantzitsuena ez da RNAren teknika berria. Gure ustez, funtsezkoena da hesi ugari bota direla, eta, horri esker, datorren urtea oso emankorra izango dela zientziaren eremu horretan.

 


 

1-2-Aleiex_genoma_bajo_licencia_CC

1-2-celulas_sinteticas_

1-2-Ordenador-quimica

2.-Zelula sintetikoak.

2010ean, Craig Venter-ek —aspaldiko ezaguna zen, giza genoma sekuentziatu zuten taldeetako bat zuzendu baitzuen— albiste harrigarri bat eman zigun, genoma sintetikoa zuen zelula bat sortu zuela esan baitzuen.

Genoma hori zelulan txertatu, eta zelulak berriro funtzionatu zuen. Egia esan, zelula ez zen erabat sintetikoa; izan ere, zelularen egitura guztiak, genoma izan ezik, aurretiaz zegoen bakterio batenak ziren. Baina albistea oso da garrantzitsua; izan ere, lehen aldiz lortu da ordenagailuaren memorian soilik zegoen izaki bizidun baten genoma oso bat egiazko genoma bihurtzea, eta bakterio batean sartu eta funtzionatzea.

Zelula batean nahi ditugun aldaketak egiteko bidea zabalik dago. Ordenagailuan aldatu —tekleatuz—, eta, ondoren, sintetizatu egiten da. Nahikoa da ordenagailu batean letra batzuk aldatzea haiek funtzio desberdinak izateko izaki bizidun batean. Ez al da harrigarria?

 

1-3-hairymuseummatt_neanderthal_bajo_licencia_CC

 

3.-Genoma neanderthala

Urte luzeetan, zalantza izan da neanderthalak gurekin hibridatu ote ziren ala ez. Zalantza argitu da jada. Hibridatu egin ziren, eta datuek adierazten dute hori Ekialde Ertainean gertatu zela.<Gizakion zati handi batek —europarrok, besteak beste—neanderthalen geneen % 2 ditugu.

 

 

Bizi-kalitate handiago baten bilaketa, gaixotasunen kontra borrokatuz eta/edo gaixotasunen ondorioak arinduz.

 

4.-Malariaren aurkako borroka

2010. urteak malariaren aurkako borrokari buruzko bi albiste on utzi dizkigu. Lehenengoa da gaixotasun hori igortzen duen parasitoaren aurrean immunea den eltxo bat sortu izana, ezin baitu gaixotasun hori igorri. Oraindik ere oso eltxo sentibera da, ezin baita ingurune naturaletan bizi. Dena den, asmoa da malaria-eremuetan bizi direnak baino gogorrago egitea, haiekin lehiatu ahal izateko, eta eremu horietan askatzea; hala, intsektu berri horiek gaixotasun hori sortzen dutenen txoko ekologikoa betetzea eta hura murriztea lortu nahi da.

Beste albistea da eltxoen mugimendua hauteman eta hegan ari diren bitartean erretzen dituzten bi laser izpi botatzen dituen aparatu merke bat. Eltxo-sarearen osagarri on bat da. Eltxo-sareek gauez ziztatzea eragozten dute, baina handik ateraz gero —komunera joateko, adibidez—, babesik gabe geratzen gara. Laser-aparatuak, ordea, logelako eltxoak hiltzen ditu. Garrantzitsuena da oso merkea dela. 


 

2-1-malaria_ tj scenes_bajo_licencia_cc

2-1-malaria_ US Army Africa_bajo_licencia_CC

2-1-mosqurito_malaria_AJC1_bajo_licencia_CC

 

5.-Exoeskeletoak.

2010. urtean, heldutasunera iritsi dira exoeskeletoak; gorputzaren kanpotik jartzen diren egitura robotikoak baizik ez dira (horregatik exo aurrizkia), eta gure gaitasunak areagotzen dituzte. Militarren munduan aurkeztu dira; esku batean eramaten den «janzki» bat segundo gutxitan jantz daiteke, eta soldaduek 90 kiloko zama bat eraman dezakete korrika eta saltoka dabiltzan bitartean. Medikuntzako protesietan ere erabili da: paralisiak dituzten pertsona batzuek gurpil-aulkia utzi dute, eta oinez hasi dira.

Hori ez da berria. Berritasuna da heldutasunera iritsi dela. Itxarotekoa da 2011. urtean prezioek behera egingo dutela nabarmen.

 

2-2-exoesqueletos_Jamarr_baja_licencia_cc

2-2-Exoesquelot_MFC_HULC_Photo11_h

 

6.-Laborategian fabrikatutako birikak.

 2010ean, birika organo konplexua fabrikatzea lortu zen laborategian. Arratoi baten birikak hartu, eta zelula guztiak kendu zitzaizkien. Azkenean, kolagenozko «txantiloi» bat geratu zen. Zelula amak erantsi, eta hartzidura-ontzi batean sartu ziren; han, xehetasun handiz simulatu ziren arratoi baten biriken baldintzak. Emaitza izan zen airea arnasteko eta botatzeko funtzioen % 95 betetzen zituen birika berri bat.

Kontuan izan behar da zelula amak arratoi hartzailearenak zirela, eta, beraz, ez zegoela baztertzeko arriskurik. Azkar heltzen ari den organoak leheneratzeko bide berri bat da.

2010ean asko garatutako beste bide bat 3-D bio-inprimagailuena izan zen. Inprimagailu horiek organo eta egitura batzuk «inprimatzen» dituzte; adibidez, arteriak edo maskuriak.


 

2-3-pulmones_-David Serra Martín_bajao_licencia_cc

2-3-pulmones

 

 

Klima-aldaketa eta jasangarritasuna

 

3-1-Cambio_climatico_Globovisión_bajo_licencia_cc

 

3-1Cambio_climatico_Tomás Rotger_bajo_licencia_cc

7.-Klima-aldaketa.

2010ean, klima-aldaketa erreala dela eta haren jatorri posibleena erregai fosilak erretzea dela baieztatzen duten milaka datu lortu dira berriro.

 Hala ere, zerbait harrigarria gertatu da: aurten modu beldurgarrian zabaldu dira klima-aldaketan «sinesten» ez duten pertsonen mugimenduak.

Larriena ez da sinestea edo ez sinestea; arazoa da sinesten ez bada ez dela ezer egiten hori ekiditeko, eta, gure ustez, une kritikoan gaude: gure etorkizuneko ongizatea egun egiten dugunaren mende dago nabarmen.


3-2-panelesSolaresSevillaFlickrCC

3-2-PlacassolaresFlickrEastpoleCC

3-2-Placassolares Jumanji SolarCC

8.-Eguzki-dorre termikoak.

2010ean, azken fasean sartu zen Gemasol eguzki-zentral termikoaren eraikuntza. 120 m2-ko azalerako 2.600 heliostatok baino gehiagok argia dorre baten goialdean metatzen dute, eta dorre horretan gatz urtuak daude (% 60 sodio nitratoa da, eta % 40, potasio nitratoa).

Gatz beroak zilindro handi batean biltegiratzen dira, 500 ºC-tik gorako tenperaturan. Gatz bero horietatik abiatuta, eta bero-trukagailu baten bidez, ur-lurruna sortzen da, eta, ur-lurrun horrek turbinak mugitzen ditu, elektrizitatea sortzeko.

Berrikuntza da gatzak dorrearen goialdera eramatea, han berotzeko eta bi andel handitan biltegiratzeko —batean gatz beroak eta bestean «hotzak»”—. Hala, hamabost orduz elektrizitatea sor daiteke eguzkirik izan gabe.

Udan eguneko hogeita lau orduetan sortzen du elektrizitatea; neguan ez, ordea. Ez da energia egun osoa zehar sortzen duen sistema bat, baina hurbiltzen ari gara.

 

 

Muga berriak

 

9.-CERNen Genevako Hadroi Talkagailu Handiak martxan jarraitu du;

 Datu-gigabyte ugari lortu dira, eta orain aztertzen ari dira. Protoiekin egindako talka-esperimentuak amaitu ondoren, berunezko ioien arteko talkei ekin zitzaien. Datuak sakon aztertu behar diren arren, dagoeneko agertu da lehenengo sorpresa: fisikari gehienek uste zuten unibertsoaren lehenengo uneetan hark gas moduan jardun zuela, baina datuek adierazten dute hori ez dela egia, likido moduan jardun zuela egiaz.

Baina ez da hori LHC azeleragailuaren datuen azterketak ekarri duen sorpresa bakarra. Askok itxaroten duen gauza bat da frogatzea grabitatea Hibbs bosoi moduan ezagutzen den partikulak sortzen duela. Beste batzuek, ordea, teoria hori faltsua dela frogatzea itxaroten dute, eta aurkituko dena “neutralinoa” izatea, horrek frogatuko bailuke zuzena dela beste simetria bat egotea; horregatik deritzo SUSY (supersimetria) teoria horri. Ea 2011n askoz gehiago jakiten dugun Hibbs edo Susy teoriei buruz. Guk hau esatea lotsagabekeria galanta bada ere, gogokoago dugu Susy.

4-1-Colisionador_Lightmash_CC

4-1-Colisionador_ neilhinchley_CC

4-1-Colisionador_AzureRadiation_CC

 

10.-Hiri handietan beren kasa ibiltzen diren autoak.

Hiri handietan beren kasa ibiltzen diren autoak duela urte gutxi batzuetatik daude, baina Google enpresak guztiok harritu gintuen adierazi zuenean zazpi auto izan zituela 220.000 kilometro baino gehiago egiten Kaliforniako hiri eta errepideetan, baita San Franciscon ere.

Urrats garrantzitsua izan zen kualitatiboki, jada ez baitzen prototipo esperimental bat ingurune kontrolatu batean, baizik eta zazpi auto beren kabuz funtzionatzen planetako leku zailenetako batzuetan. Bakarrik ibiltzen diren eta istripuak saihesten dituzten autoak gero eta gertuago daude.

4-2-Coches_sin_xconductor

4-2-Coches_sin_conductor_ramon_perez_terrassa_cc

 

 

Estas en: Eureka! 2.0 Dibulgazioa mediotan Zientzia berriak 2010 urteko Zientzia berriak

elektronik sigara

ukash