|
|
Gune hau txikienentzat (4 urtetik 9ra bitartekoentzat) pentsatua dago, batez ere. Bidaia atsegin bat egitera gonbidatzen zaitugu, zure gorputzaren barrutik hasi eta izarretaraino. Lau eremu bereizi ditugu, non aukera izango duzun zentzumenak baliatzeko, gure basoa aurkitzeko, hiri bat eraikitzeko, eta, azkenik, unibertsoa ezagutzeko, hurrenez hurren. Ongi etorri Txikiklik berrira! |
|
Zentzumenak
|
Basoa
|
|
|
Txikiklik-eko bidaia gizakion bost zentzumenak ezagutuz hasten da, zentzumenak baititugu ezagutza-tresna. Sudur handi baten zuloetan barna sartuko gara, arnasa sentituz, edo ahotzar bateko hortzen gainean eseriko, mingaina ateratzen digun bitartean. Begi, belarri eta esku erraldoi batek osatzen dute ingurua. Egon seguru ongi pasatuko dugula eta asko ikasiko dugula. |
Zentzumenekin hasitako bidaia honetan, Txikiklik-eko basora iritsiko zara. Han bizi dira, elkarren ondoan, intsektuak, hegaztiak eta gure inguruneko beste hainbat animalia. Han ikusiko dituzu, gordelekuan, talaian edo zuhaitzean, gure onddoen alboan. Jarraitu aztarnei, eta jolastu gurekin, ea aurkitzen duzun non gordetzen diren. Baso honetan, bada eguna eta bada gaua, eta, ohartzen bazara, urtearen lau sasoiak ere ikusiko dituzu. |
|
|
Eraikuntza
|
Planetario txikia
|
|
|
Nola sentitzen dugun ikasi eta basoa ikusmiratu ondoren, harrobiko harriak erabil ditzakete txikienek hiria eraikitzen jarraitzeko, bakoitzak bere hondar-alea (edo harritzarra…) jarriz eraikinetan. Hiri horretan, zirkulazio- eta gizatasun-arauak bete beharra dago. Ekin lanari!
|
Planetario Txikian du amaiera gure bidaiak; txikienei astronomia pixka bat erakusteko gunean, alegia. Han gaudela, gure unibertsoaren altxorrak aurkituz joango gara, izar-kupula batean, izar-proiektore digital berriaren laguntzaz. Horretaz gain, jolas batzuen bidez, ikasiko dugu Lurraren oinarrizko mugimenduak zein diren, gure eguzki-sistemak zer ezaugarri dituen, eta konstelazioetako batzuek zer izen duten. |












Twitter
Facebook
