Eureka! Zientzia Museoa

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

NP_Para periodistas_eclipse_euskera

Envoyer Imprimer PDF

Datorren asteazkenean, ekainak 15, izango da

ILARGI-EKLIPSE OSOA, IKUSGAI EUSKADITIK


Eureka! Zientzia Museoak doako gaueko behaketa bat antolatu du Aranzadirekin, eklipsea bizitzeko.

Eureka! Kutxaren Zientzia Museoak (Miramongo Parkean dago) ilargi-eklipse osoari segimendua egiteko programa bat prestatu du. Eklipsea datorren asteazkenean izango da, ekainak 15, eta Euskaditik ikusi ahal izango da, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Aranzadi Zientzi Elkartearekin lankidetzan antolatu dugu Eureka!-ren programa. 21:00etan hasiko da, eta doakoa da parte-hartzea.

Gertaera astronomikoaren orduak aukera emango du Eguzkia ezkutatzean ikusteko, eta hori lagungarria izango da zenbait taldek esku hartzeko. Jarduera 23:00etan amaitzea aurreikusten dugu. Gure latitudeetatik ilargi-eklipse oso bat ikusteko hurrengo parada 2015eko irailaren 28an izango da.


Programa

  • 21:00-22:00: Fenomenoaren azalpena Zientziaren KutxaGuneko Donostia Planetariumean.
  •  22:00-23:00: Fenomenoari behatzea, eguraldiak horretarako aukera ematen badu 
Euria egiten badu edo lainotuta badago, zuzeneko konexioa egingo dugu gertaera ematen ari diren beste behaketa-leku batzuekin.

Nola gertatzen da ilargi-eklipse oso bat? 

Ilargi-eklipse osoa Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren plano berean, Lurraren atzean, jartzen denean gertatzen da. Hori gertatzen denean, Lurrak espazioan egiten duen itzal-zatitik igarotzen da Ilargia, eta, horregatik, eklipsatu egiten du Lurrak.

110615_Eureka!_zientzia_museo_grafico_Eclipse_euskera

 

Zer ikus dezakegu eklipsean?


Ilargia ez da erabat ikusezina; bai, ordea, eguzki-eklipseetan. Kasu honetan, Ilargia ilundu egiten da, eta gorri-laranja kolorea hartzen du. Hori horrela da, batez ere, Eguzkiaren argi-izpiak Lurraren atmosferan errefraktatzean desbideratu eta Ilargira iristen direlako. Ilargiak hartzen duen kolorea atmosferaren une horretako egoeraren eta konposizioaren araberakoa da, batez ere.


Beheko irudian, Ilargiak Lurraren itzalean zehar egingo duen ibilbidea azaltzen da. Bestalde, Ilargia eremu horietatik —ilunantza eta itzalpea— zer ordutan pasatzen den ikus daiteke taulan. Itzalaren lekurik ilunena da itzalpea.

110615_Eureka!_ZM_eclipse_luna_euskera_NP

 

Posizioa 

Zer ikusiko genuke? 

Ordua 

1

Ilunantzaren lehen agerpena

19:24

2

Itzalaren lehen agerpena

20:22

3.1

Osotasunaren hasiera

21:22

3.2

Eklipsearen maila gorena

22:12

3.3

Osotasunaren amaiera

23:02

4

Itzaletik ateratzea

00:02

5

Ilunantzetik ateratzea

01:00

 

Ilargiak ekainaren 15ean osotasunaren unean izango duen posizioa.

110615_Eureka!_zientzia_museoa_eclipse_total_luna_NP

 

Ilargi-eklipsea begiratu hutsean ikus daiteke, tresna optikoen beharrik gabe. Ilargia 21:49an aterako da horizontetik, eta, ordu horretan, eklipsea hasita egongo da. Ilargia itzalaren eremuan sartuta eta kolore gorrixka bereizgarri horrekin ikusiko dugu. 23:00etan, eklipsearen fase osoa amaitua izango da.

Oharra:

Informazio gehiago edo irratirako edo telebistarako tarteren bat edo parte-hartzeren bat nahi izanez gero, deitu 943 01 29 01 edo 658 75 69 14 telefono-zenbakira, eta galdetu Elena Rosalesez (Eureka! Zientzia Museoa).

Marketin eta komunikazioa
Eureka! Zientzia Museoa- 
Mikeletegi, 43 - 20009 – Donostia

 IconoPDF_nota de prensa_EU

 

Estas en: Home

elektronik sigara

ukash