2. "Bizitza Zientifikoen" Topagunea (2012/11/12)

Eureka! Zientzia Museoak “2. Bizitza Zientifikoen topagunea” jarduera proposatzen du, 2012ko azaroaren 12an izango da.
Eskola-umeentzako topaketa DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat da, eta ikasleak irakasleekin batera zientziaren, teknologiaren eta ikerketaren eremuetan lan egiten duten profesionalekin elkartzeko helburua du. Ikasleak sentikortu nahi ditugu, zientziara eta ikerketara gerturatuz, eta ikasketak bukatu ostean dituzten lanerako aukera ugariak erakutsi nahi dizkiegu.

Horretarako, ikasleek zientziaren zenbait eremutako profesionalekin hitz egiteko, galderak egiteko eta iritziak trukatzeko aukera izateko espazioa sortu nahi dugu. Zientzia-karreraren bat egin nahi duten ikasleek bertatik bertara ezagutuko dituzte lanerako aukera zabalak, karrera bat edo beste egiteak eragiten duenari eta dituen zailtasunei buruzko galderak egin ahal izango dituzte, eta, era berean, beren zientzia-bokazioak indartuko dituzte.
PROGRAMAZIOA
9:00 Harrera.
9:30 Short-communicationak.
11:00 – 11:30 Atsedenaldia.
11:30 – 13 Posterren erakusketa.
Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiago behar izanez gero, deitu iezaiguzu 943 012900 telefonora edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu korreoan.
Deskargatu: Ekintzaren deskribapena
Ikusi: 1. Bizitza Zientifikoen topaketaren bideoak eta argazkiak
Inskripzioak: Ikertzaile eta profesionalak












Twitter
Facebook
