|
|
Eureka! Zientzia Museoa museo erakargarria da, eta hango erakusketa iraunkorrari Hipatia izena eman diogu, Alexandriako liburutegiko azken liburuzaina eta lehen emakume zientzialari modernoa izan zenarena. Hipatiarako bisitan, emozioak ezagutzari gehitzen zaizkio, eta, hala, aukera dugu gure inguruko zientzia eta teknologiaren sekretu txikiak ulertzeko. Zenbait gairi erantzuten zaie, hala nola:
-
Zer dute berdina jostunek eta zientzialariek?
-
Uste duzue gai zaretela mundua mugitzeko esku bakarrarekin? Posible dela iruditzen zaizue?
-
Gauez zergatik ikusten dute hobeto txakurrek gizakiek baino?
-
Zergatik ematen dituzte deskargak autoak edo garbigailuak, ukitzen ditugunean?
-
Zerk hondorarazi lezake itsasontzi bat minutu gutxian, ekaitzik egon gabe?
Bisitaren etenaldi batean, hainbeste ezagutzaren artean erlaxatzeko, Darwing aretora eramango zaituztegu, esperimentatzera. Zientzia-trikimailu txikiak erakutsiko dizkizuegu, denak harrituta utz ditzazuen etxean errepikatzen dituzuenean. Proposatzen dizkizuegun esperimentu guztiak tresna normalekin egiten dira: sardexkak, edalontziak, ura, papera eta ardoa.
|