Hauek dira gaur egun Planetariuma-n erakusten diren programak (argazkian klik egin gehiago ikusteko):
|
Energia bizia BERRIA |
Printze Txikia |
Gau izartsua museoan | DarkStar |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Biziaren jatorria | Donostiatik zerura begira | Kartoizko suziriaren sekretua | Eboluzioa |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Infinity Express | |||
![]() |
| Energia bizia (40 min) | Publikoa: helduak |
![]() |
Planetariumeko dokumental bat da, kupula osoko bideo-formatukoa, eta gure gizartearen eta energiaren arteko harremana aztertzen du. Gaur egun erabiltzen ditugun energia-iturriak aztertzen ditu, eta prospekzio bat egiten du: haietatik zein har litezkeen etorkizuneko energiatzat. Energia berriztagarrien aldeko apustua da, gure arbasoek ere erabiltzen zituzten energia horien aldekoa, berotegi-efektuko gasen emisioak eragindako berotze globalaren irtenbide gisa. |
| Printze Txikia (25 min) | Publikoa: familiak (4-12 urte bitarteko haurrak) |
![]() |
Planetarioko produkzio berri honek bi zati ditu:
"Lehenengo zati honetan sarrera astronomiko bat egiten da planeta eta izarren arteko desberdintasunen inguruan. Beste izarren inguruan beste planetak Eta beste izar batzuen inguruan biraka dabiltzan planetak badirela ikasiko dugu. "Printze Txikia" Fox-ekin batera, bere azeri-laguna, Unibertsoko liluragarri batean dabil planetaz-planeta saltoka bere arrosa maitearen bila. Lagundu iezaoizu heroi hauei beraien abenturetan: murgil zaitez Musikaren planetako instrumentu erraldoien artean, esna ezazu harrizko Erraldoia eta sahies itzazu metalezko herensuge baten atzaparrak. |
| Gau izartsua museoan (35 min) | Publikoa: helduak |
![]() |
"Gau izartsua museoan" Fecyt-ek subentzionatutako produkzio berria da. A-Coruñako planetariok gidatutako ekoizpen honek astronomiaz gozatzeko aukera ematen digu, artea eta zientzia batzen dituen bideak ezagutuz. Informazio gehiago: www.nocheestrellada.org |
| DarkStar (30 min) | Publikoa: familiak (6-12 urte bitarteko haurrak) |
![]() |
Hiru urte hautsez beteriko planeta baten ikertze-estazio batean igaro ondoren, Subrah, bihurri samarra den nerabe bat, etxera itzultzeko irrikitan dago. Planetaren izarra eztanda egiteko zorian dago eta handik atera behar dute lehen bait lehen. Akats tekniko bat dela eta ihes egiteko kapsula martxan jartzen denean, neska kanpoan geratzen da eta emozioa etsipen bihurtzen da. Orduan Subrah-k bere biziko erronkari aurre egin beharko dio, bere ihesaldi propioa egiten eta berriro etxera onik bueltatzen. Subrah-rekin eta bere laguntzailea Sweeps-ekin aurkikuntza zoragarriez beteko bidaia egingo duzu. Supernoba baten indarra ikusiko duzu, nebulosa gaseosa baten barruan sartuko zara, pulsar bitxiak ezagutuko dituzu, eta zulo beltz baten erakarpena sentituko duzu! |
| Biziaren jatorria (25 min) | Publikoa: familiak |
![]() |
25 minutu inguruko ikus-entzunezko ekoizpen bat da; bizitzaren jatorria eta denborarekin izan duen eboluzioa erakusten duen ibilbide kitzikagarria egin dezake ikusleak.
Besteak beste, gure Eguzki Sistemaren eta gizakiak eboluzionatu duen Lurraren jatorria aztertuko dugu, eta beste planeta batzuetan bizia edo bizi-arrastoak nola bilatzen diren ikusiko; esate baterako, Marte planeta esploratuko dugu.
“Nondik gatoz eta nora goaz?” galderari erantzuteko aukera paregabea da.
|
| Donostiatik zerura begira (40 min) | Publikoa: helduak, Astronomia ezagutzen dutenak |
![]() |
Zientziaren kutxaGuneak EKOIZPEN PROPIOA jarriko du gure bisitarien esku martxoaren 19tik aurrera. 40 minutukoa izango da, eta, gure monitore espezializatuen azalpenen bidez, gure latitudeetako zerua ezagutu ahal izango dute bisitariek. Urtean zehar, programa aldatu egingo da, zeruak egiten duen bezalaxe; adibidez, neguan, Orion erraldoia eta haren bi zakurrak ikusiko ditugu; udaberrian, Leo eta haren adatsa; udan, Cygnus eta Herkules konstelazioak; eta, udazkenean, Pegasus eta Andromeda. Horrenbestez, misterioa izatetik gure kultura astronomikoaren parte izatera pasatuko dira horiek guztiak. Programa horri esker, Astronomiaren Nazioarteko Urtean , unibertsoko altxorrak ikustea galarazten digun harresia eraitsi ahal izango dute gure bisitariek, sinbolikoki bada ere, eta, horrela, gauden tokitik —hots, Donostiatik— ikusten duguna EZAGUTZEN hasiko gara…. |
| Eboluzioa (50 min) | Publikoa: helduak, Astronomia ezagutzen dutenak |
![]() |
2009a astronomiaren nazioarteko urtea izendatu du UNESCOk. Duela 400 urte Galileo Galileik unibertsoari begira jarri zuen bere teleskopioa, eta astronomia zientzia zaharrari lotutako hamaika jarduera egiteko baliatzen da efemeride hau. Halaber, Darwinen urtea dugu 2009a; izan ere, espezieen bilakaerari buruzko teoriak 150 urte bete ditu. Hasiera batean teoria hori ebidentzietan oinarritutako proposamena bazen ere, gaur egun natura-gertakaririk frogatuenetako eta finkatuenetako bat dugu. XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mende osoan gertatu da teoria horren bilakaera, zientziarenarekin batera. Denbora horretan aurkikuntza berrietara egokitu eta oinarriak birformulatuz joan da, eboluzioaren gertakaria hobeto ulertzeko.
Zientzia modernoaren zutabe nagusiak dira bi gertaerak ere, eta horiexek osatzen dute “Eboluzioa” izeneko planetarioaren programa. Estatuko planetario guztien ekimena da, bi efemerideak ospatzeko. 50 minutuz, izakion historiako gertaera eta unerik garrantzitsuenak azalduko ditugu gure kupula digitalen bidez. Lan horretan hainbat pertsona ezagunen laguntza izan dugu: Mercedes Sampietro eta Lydia Zorrillaren ahots leunak, Jose María del Ríoren kontaera berezia eta Luis Delgado eta Javier Bergiaren musika. Astronomia, geologia eta biologia bildu dira ikus-entzunezko proposamen honetan, eboluzioaren kontzeptua diziplina ezberdinen ikuspegitik aztertzeko.
|
| Infinity Express (30 min) | Publikoa: helduak, Astronomia ezagutzen dutenak |
![]() |
Infinity Express 30 minutu inguruko ikus-entzunezko ekoizpen bat da; ikusleak bidaia kitzikagarri bat egin dezake, eta bidean, Eguzki Sistema eta Unibertsoa berraurkitu.Bisitariak Unibertsoari buruzko azken aurkikuntzez jabetzen dira, errealismo osoz, eta agerian geratzen da Kosmosaren handitasunaren ezagutzan etengabe aurreratzen ari garela |












Twitter
Facebook








