Eureka! Zientzia Museoa

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Hezkuntza Eskaintza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eureka Zientzia Museoak 2012/13 ikasturterako prestatu duen jarduera-programa duzu eskuetan. Irakasleei eskaintzen dizkiegun jarduera guztiak biltzen dira programa honetan, beren irakaskuntza-planari hobekien egokitzen zaizkienak aukera ditzaten.

hezkuntza eskaintza * Gure Hezkuntza Eskaintza osoa kontsultatu ezazu

nola erreserbatu * Erreserba nola egin, prezioak eta gure jarduerak kontsultatu itzazu

Completatalleres oferta escolarobservacion planetarium

Lau hizkuntzatan egingo dira jarduerak eta tailerrak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. 

Hiru jarduera-multzo daude. Bi edo hiru jarduera egiteko aukera izango da. 50 minutu irauten du bakoitzak eta monitore baten laguntarekin egiten dira. Salbuespenez, “Egin genetika” tailerra bi ordu irauten du.

Hona hemen aukerak:

1.- TAILERRAK

Ziklo ugaritara egokitutako tailerrak. Horien edukiak honako dokumentu honetan daude zehazturik eta hezkuntza-maila bakoitzaren arabera bereizirik.

2.- PLANETARIUM-A

Planetarium txikian 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako saioak egiten dira.

Planetarium Digitalean, berriz, 6urtetik gorako ikasleentzako saioak.

3.- ERAKUSKETA IRAUNKORRA

HIPATIA

Bisita hau hezitzaile baten laguntzaz edo nor bere kasa ibilita egin daiteke. 172 esperimentu interaktibo ikusiko dituzte ikasleek, zientziaren hainbat arlo ezagutzen has daitezen. Ikustaldia egiteko, hainbat ibilbide aukera daitezke, une horretan irakasleek landu nahi dituzten edukien arabera.

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Erreserba egiterakoan informazio gehiago nahi baduzu erreserba departamentuko telefonora: 943-012917 deitu ezazu edo gure web-eko erreserba eskaria bete ezazu. Klikatu ezazu hemen.

Estas en: Hasiera Talde-erreserbak Ikastetxe taldeak

elektronik sigara

ukash