Eureka! Zientzia Museoa

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Jarduerak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Jarduerak


Museorako bisita bakoitza paregabea izan dadin, hiruhileko bakoitzean, guztiok entretenitzeko diseinatutako jarduerak, animazioak eta ikuskizunak antolatzen ditugu. Ikus ordutegiak gure asteroko programazioan eta edukiak sail honetan.



Gasez dabilen suziri bat eraikitzea, gure planetarium txikian bidaiatzea, txikiklikeko basoa esploratzea... jarduera horiek eta gehiago proposatzen dizkiegu gure bisitari txikienei.

Norentzat: 4 eta 9 urte bitarteko haurrak (kasu batzuetan, heldu batek lagunduta joan behar dute)

Tip, tip, tip Informazioa
Planetarium txikia Informazioa

Museoan, erakusketa iraunkorraz gain, animazioak eta zientzia-erakustaldiak zuzenean izango dituzu, zure bisita paregabea izan dadin.

Norentzat: Adin guztietako jendearentzat

Suaren Zientzia Informazioa
Esperimentu Likidoak Informazioa
Fakirraren ohea Informazioa

Harritu zaitez gure zientzia-ikuskizunekin: zure bisita amaitzeko aukera paregabea.

Norentzat: Adin guztietako jendearentzat

Elektrizitatea Informazioa
Elementuen magia Informazioa
Sublimatu CO2-a Informazioa

Jarduera honetan, zure espazio-ontzia eraiki ahal izango duzu. Martxan jarri eta jaurtiketa egiteko, hauxe bakarrik beharko duzu: ura, airea eta buru-argitasun pixka bat.

Ura, almidoia eta zure irudimena erabiliz, edozer gauza da posible. Zatoz gure TIP-ekin jolastera.

Planetarium txikia leku bikaina da espazioa era dibertigarri eta hurbilean ezagutzeko. Lurra eta Ilargia lagunen laguntzarekin, astronomiari buruzko oinarrizko kontzeptuei buruz arituko gara, gure bisitari txikiek ulertzeko moduko hizkeran.

Ezagutzen duzu gure txikiklik? Zentzumenei, basoari eta hiriak eraikitzeari buruzko haurrentzako gunea da. Gure monitoreen laguntzarekin ezagutu dezazuen eta hango sekretu guztiak aurki ditzazuen gonbidatzen zaituztegu.

Erretzen ez duen sua, koloretako sua, txinpartarik gabeko sua... Hauek dira besteak beste animazio honetan ikusi ahal izango dituzun experimentuak.

Ezagutu zuretzat prestatu ditugun esperimentuak. Likido ezberdinak nahasiz, kimika magia bihurtzen da.

Gure gorputza eta oreka erabilita segway bat gidatzen eta kontrolatzen ikasiko dugu.. Horretarako, mota honetako ibilgailuen mugimenduak zeren araberakoak diren aztertuko dugu.

Fakir-ohe batean lo egin nahi duzu? Ikusi zergatik ez dizuten minik egingo oheko 9.000 iltzeek eta bihurtu zaitez benetako fakir.

Elektrizitatea gure bizitzako esparru guztietan egunero erabiltzen dugun energia-mota bat da, eta, hala ere, oso gutxi ezagutzen dugu. Ikuskizun honetan, zu eta elektrizitatea aparteko esperientzien protagonista izango zarete: bonbilla bat entxufatu gabe piztuko duzu, benetako tximista-ekaitz bat sortuko duzu eta ileak puntan jarriko zaizkizu.

Antzinako Greziaren garaitik, XVI. mendearen erdialdera arte, lau elementu erabiltzen ziren unibertsoa deskribatzeko: ura, airea, sua eta lurra. Hori kontuan izanda, elementuen atzean dagoen magia argituko dugu. Kezko kanoiak tirokatuko ditugu, keak gure musikari jarraituta dantza egin dezan lortuko dugu, eta urak inoiz ez bezalako distira izango du.

CO2 gasa oso ezaguna da. Zatoz ikustera zer gertatzen den solido-egoeran dagoenean...

Estas en: Hasiera Jarduerak Jardueren deskribapena

elektronik sigara

ukash