
PASSION FOR KNOWLEDGE. NOBEL SARIDUNEKIN TOPAKETAK
2009. urtean kutxaGunean hasitako Heinrich Röhrer eta Sir Harold Kroto nobel saridun eta Euskadiko 150 ikasle baino gehiagoren artean, Pedro Miguel Etxenikerekin lagunduta, “Atom by Atom” topaketarekin jarraitzeko asmoz, gure museoak beste bi topaketetako egoitza izanik Donostiako DICPekin kolaboratzen du, aurten ere.
Ezagutzarekiko grina ospatzeaz gain, Passion for knowledge programak ezagutzarekiko grina piztu nahi du, gaur egungo eta etorkizuneko herritarrengan. Horregatik, garrantzi berezia eman nahi diegu hezkuntza komunitateari begira antolatu diren jarduerei. Ildo horretan, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak eta irakasleak izango dira Kutxagune Topaketen helburua.
Kutxagunea leku ezin hobea da zientziaren zabalkunderako, eta bertan, ikasle-irakasleen eta Nobel Saridunen arteko bi topaketa egingo ditugu, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.
IKASLEEKIKO TOPAKETAK
Parte hartuko duten ikastetxeak
Irailaren 28-an, Zientziaren Kutxagunean ARETOA BETERIK
Juan Ignacio Cirac, Roald Hoffman eta Franc Wilczek ikerlariek parte hartuko dute topaketan, eta bertan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.
Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.
Irailaren 29-an, Zientziaren Kutxagunean
Claude Cohen-Tannoudji, Dudley Herschbach, eta Heinrich Rohrer ikerlari entzutetsuek parte hartuko dute topaketan, eta hezkuntza sistemari buruzko hausnarketa egingo dute, bereziki zientzia eta teknologiaren irakaskuntzarekin erlazionaturiko gaien inguruan (haien herrialdetako ereduak eta esperientziak, egungo zientzia ikasketen gutxiespena, ikasleen motibazioa, irakasleen motibazioa,...). Galderak egiteko aukera ere egongo da, eztabaida aberasteko. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.












Twitter
Facebook
