ATOM BY ATOM, 2009ko Irailaren 28, 29 eta 30

ATOM BY ATOM biltzarra hitzaldi-ziklo bat izan zen, CIC nanoGUNE eta DIPC (Donostia International Physics Centre) erakundeek antolatua. Helburua ekimen bat sortzea izan zen, nanozientziaren eta nanoteknologiaren zenbait alorretako aurrerapen, erronka eta inplikazioak argi eta erraz ulertzeko moduan jendartean zabaltzeko, eta horiek etorkizuneko proiekzio-elementu gisa herritarrei erakusteko, betiere zientziaren zehaztasuna entretenimenduarekin eta ikuskizunarekin uztartuz, horrela zientzian murgiltzeko esperientzia eraginez kultura-jarduera gisa.
Kutxagune Topaketa: 2009ko Irailaren 29an


ATOM BY ATOM programaren barruan, eskola adineko haurrak, bi Nobel saridun eta Pedro Miguel Etxenike irakaslea ipini ziren aurrez aurre Zientziaren kutxaGunean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak Suspertu ekimenaren bidez lagunduta sustatutako ekintza honetan. Euskal Herriko 43 ikastetxetatik etorritako 130 ikaslek eta 43 irakaslek hartu zuten parte topaketan, 240 pertsona izan ziren guztira.
Heinrich Röhrer eta Sir Harold Kroto Nobel saridunek, Pedro Miguel Etxenikek lagundutan, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa izan duten esperientzia kontatu zuten ondoren ikasleek hiru zientzialariei galderak egin ziezaizkieten.












Twitter
Facebook