Charles Babbage —britainiar matematikaria eta konputagailuen ikertzailea— jaio zen. Zenbaki-taulak kalkulatzeko diferentzia mekanikoko lurrun-makina diseinatu eta partzialki eratu zuen. Halaber, tabulazio- edo zenbatze-programak egiteko makina analitikoa diseinatu zuen, baina ez zuen eraiki. Asmakuntza horiengatik, egun “konputagailua” deritzogunaren ideiaren asmatzailetzat jotzen da; horregatik, “konputagailuen aita” deitzen zaio Babbageri.