Astronomiaren hastapenei buruzko ikastaroa Planetarioan

Datorren udazkenean Eureka! Zientzia Museoko Planetarioan egingo dugu*.

Ikastaro honetan Planetarioko proiekzio-sistema tresna didaktiko moduan erabiliko dugu astronomiako kontzeptu desberdinak erreproduzitzeko eta azaltzeko.

Ikastaroa lau egunetako iraupena izango du eta hurrengo gaiak azalduko dira:

1. eguna- azaroak 12 - Astroen mugimenduak

Eguzkia, Ilargia eta Lurraren alegiazko mugimenduak eta mugimendu errealak azalduko dira. 

2. eguna - azaroak 13 - Lurra, Eguzkia eta Ilargia

Hiru astroen arteko interakzioak azalduko dira: aurora borealak, Eguzkiaren aktibitatea, Ilargiaren faseak eta mareak besteak beste.

3. eguna - azaroak 14 - Eguzki-sistema

Eguzki-sistemako planeten ezaugarririk garrantzitsuenak azalduko dira eta baita bertan dauden beste objetuak ere, hala nola planeta nanoak,                                                     asteroideak eta kometak. 

4. eguna - azaroak 15 - Zeru sakoneko objektuak

 Zeru sakoneko objektuak azalduko dira: galaxiak, nebulosak eta izar-kumuluak.  

*Ikastaroa erderaz izango da.

Ordutegia: 19:00h-20:30h.

Gutxieneko adina: 16 urte.

Prezioa: 60€, museoko lagunek: 54€.

Toki-kopuru mugatua.

Ikastaroan zeruko behaketa bat ere egingo da eguraldiak uzten badu. 

Izen-emateak online

Read 178 times