Gabonetako zientzia txokoa

Aurten Gabonetako Zientzia Txokoa bi txandetan antolatuta dago: lehenengo txanda 2018ko abenduaren 24, 26, 27 eta 28 eta bigarren txanda 2018ko abenduak 31 eta 2019ko urtarrilaren 2, 3 eta 4

 

Ikusi udaleku teknologikoak GALERIAK IKUSI EROSKETA ON LINE

 

 


Adina 2008-2015 urte bitartean jaiotakoak.
Txandak 1.txanda: abenduak 24, 26, 27 eta 28. / 2.txanda: abenduak 31, urtarrilak 2, 3 eta 4
Plazak Informazioa: 943 - 012900 telefonoan.
Izen-emateko HEMEN azaroak 5etik aurrera. 
Lekua Eureka! Zientzia Museoa, 43-45. Miramongo Teknologi Parkea. 20009 Donostia.
Hizkuntza Elebiduna.

Lehenengo txanda
 

-Tarifa arrunta: 75 € jantokirik gabe, 115 € jantokia barne
-Tarifa murriztua: Gaztedi Kluba, museoko lagunak, familia ugaria, anai-arrebak eta Miramongo Parke Teknologikoko langileak: 68 € jantokirik gabe, 108 € jantokia barne.

Bigarren txanda
  -Tarifa arrunta: 75 € jantokirik gabe, 115 € jantokia barne.
-Tarifa murriztua: Gaztedi Kluba, museoko lagunak, familia ugaria, anai-arrebak eta Miramongo Parke Teknologikoko langileak: 68 € jantokirik gabe, 108 € jantokia barne.

Ordutegia 9:00(8:30ean zaintza prezioaren barne)- 13:30 h. Aktibitateak goizeko 9etan hasiko dira. 
Jangela Zerbitzua 13:30-15:00 h (Jangela  + Ludoteka 1/2ordu zerbitzua)
Zaintza ludoteka zerbitzu -5€ haur/eguneko 8:00-8:30 // 13:30-14:00 h // 15:00-15:30 h (Jangela zerbitzua ondoren)// 15:00-16:00h 10€ haur/eguneko.




Jardueren deskribapena: Zientzia eta Gabonetako ekitaldiak, konbinazio ezinhobea Eureka! Zientzia Museoak Gabonetako oporretan Zientzia Txokoa izeneko udaleku irekia antolatzen du. Txiki txikitatik piztu nahi dugu gure haurrengan zientziarenganako jakinmina eta hori gure haurren bizitzan ezinbestekoa den beste elementu batekin elkartu nahi dugu,Gabonetan egiten diren jarduerekin. 

Jardueren programak
Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: Zientzia ikuskizunak, gabonetako eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak eta planetarioko saioak.

Jangela zerbitzua
13:30etan haurrek menu orekatu bat dastatuko dute Eureka!-ko jatetxean,14:15etan ludoteka zerbitzuko ekitaldietan parte hartuko dutelarik.Gurasoek haurrak 15:00etan jasoko dituzte.

Ludoteka zerbitzua
Goizeko 8:00tatik 16:00tara ludoteka zerbitzu bat dugu gurasoen beharrak asetzeko.Ludoteka zerbitzu honetan eskulanak eta museoan bisitak egingo dituzte.Gastua 5€//1/2h /haur bakoitzeko izango da. Museoak 8:30-9:00tako ludoteka zerbitzua doan eskeintzen du.


Arauak:
- Deskontuak ez dira metatuak

- Ez ahaztu hamaiketakoa ekartzea

- Jangela zerbitzuaren eskaintza aste osokoa da, ez dira egun solteak eskeintzen

Zaintza zerbitzua: egun solteak eskeintzen dira

Gabonetako txandan 2008  eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte (4-10 urte). 2015ean jaiotakoek,familia liburua aurkeztu behar dute

Tarifak: Bi eskeintzen dira: arrunta eta murriztua(Gaztedi Kluba, anai-arrebak, museoko lagunak, familia ugaria eta Miramongo Parke Teknologikoko langileak).Informazio gehiago 943 01 29 00 telefonoan


Oharrak:

2015eko haurrek Familia Ugariaren fotokopia erakutsi beharko dute 1.go egunean 

Komenigarria da 2015eko haurrek errepostuko erropa ekartzea 

-  Haurrak erropa troteroarekin ekarri eta izena jarri, ez daitezen galdu

- Elikagaiekiko alergia edo intolerantzien berri eta euskararen jakinduria izen-emateko orrian zehaztu beharko duzue 

 


 


 



  • Izen-emate epea txanda hasi baino sei egun lehenago itxiko da, hau da aurreko asteazkenean, 23:59tan.
  • Erreserbak museoko harreran edo gure webgunean egin daitezke
  • Haurrak banaka apuntatu behar dira, hau da, haur bakoitzeko erosketa bategin behar da.
  • Txanda batean baino gehiagotan parte hartzeagatik ezartzen diren deskontuak, erosketa bakar batean egiten badira soilik aplikatzen dira. Aurrerago txanda gehiago erreserbatu edo beste zerbitzuren bat hartu nahi izanez gero (jangela edo zaintza), txanda bakarreko prezioa aplikatuko da.
  • Tarifa murriztuaren onuradun bazara, eskura izan ziurtagiria erreserba egiterakoan, honela, abonatu zenbakia, Gaztedi kontuko digitoak edota Familia Ugariaren txarteleko zenbakia erraz sartu ahal izango duzu.
  • Haurrak alergia edo elikagairen batekiko intolerantziarik baldin badu dagokion atalean jarri mesedez.
  • Erreserba amaitzerakoan, erosketa egin izanaren ziurtagiria jasoko duzu e-mail bidez eta aukeratutako txanda hasi baino astebete lehen, behin betiko konfirmazioa.
  • Dirua, taldea osatzen ez denean soilik itzultzen da.
  • Haurra gaixotuko balitz eta ondorioz aste osoan erreserbatutako zerbitzua ezin izango balu erabili, txandaren data aldatzeko aukera emango diogu edota kuota itzultzea ere eskatu dezake, medikuaren agiria bidalita.


Erreserba egin