Gabonetako udaleku teknologikoak

 

Gabonetako Zientzia Txokoa ikusi EROSKETA ON LINE

 


UDALEKU TEKNOLOGIKOAK (7-16 urte)
Eureka! Zientzia Museoak gabonetan, Udaleku Teknologikoa antolatzen du, kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua. Hauek dira eskeintzen diren tailer ezberdinak: Minecraft eta Robotikako tailerrak, Lego Wedo eta Mindstorms Ev3. Guztiak Doplay ko profesionalen eskutik.





Adina 7-16 urte (2002- 2011 jaioak)
Izen-emate datak Informazio gehiago 943-012900an.
Plazak Informazioa: 943 - 012900 telefonoan.
Izen-emateko HEMEN azaroak 5etik aurrera.
Lekua Eureka! Zientzia Museoa, Mikeletegi 43-45 Pasealekua. Miramon Parke Teknologikoa. 20009 Donostia.
Hizkuntza Elebiduna

1. txanda
  - abenduak 24, 26, 27 eta 28

2. txanda
  - abenduak 31, urtarrilak 2, 3 eta 4

TARIFA OROKORRA

ROBOTIKA ETA BIDEO-JOKOAK 1º txanda 2º txanda
JANGELARIK GABE - 08:30-13:30 130,00€ 130,00€
JANGELAREKIN - 08:30-15:00 170,00€ 170,00€

TARIFA MURRIZTUA (Gaztedi Kluba, museoko lagunak, familia ugaria, anai-arrebak eta Miramongo Parke Teknologikoko langileak)

ROBOTIKA ETA BIDEO-JOKOAK 1º tanda 2º tanda
JANGELARIK GABE - 08:30-13:30 120,00€ 120,00€
JANGELAREKIN - 08:30-15:00 160,00€ 160,00€

LUDOTEKA ZERBITZUA - Ordutegia luzatzeko aukera 8:00etatik 16:00etara

Aukerak 8:00-8:30 8:30-9:00 13:30-14:00 15:00-15:30 15:00-16:00
Zerbitzuaren prezioa 5€ / egun / haur KOSTERIK GABE 5€ / egun / haur 5€ / egun / haur 10€ / egun / haur

Ordutegia 9:00(8:30ean zaintza prezioaren barne) - 13:30 h.

9:00(8:30ean zaintza prezioaren barne) - 15:00h. Jangela zerbitzuarekin.

Zaintza 8:00-8:30 h./13:30-14:00 h. / Jangela ondoren 15:00-15:30 h./15:30-16:00 h. 5€ 1/2 ordu egun/haur bakoitzeko
Hizkuntza Elebitan

Gabon auetan proposatzen ditugun tailerrak honako webean ikusiko dituzue: http://www.doplay.es/talleres-doplay/




STAR WARS ROBOTIKOA (8-11 urte eta 12-16 urte)

8-11 urte - Lego Mindstorms EV3 eta Lego Wedo
12-16 urte - Lego Mindstorms EV3

Bi talde, zintzoak eta bilauak, erronka honetan bata bestearen aurka. 2400 x 1200 mmtako Star Wars mahai-tapiz baten gainean bi robot arituko dira beraien arten borrokan galaxia babestu edo suntsitzeko asmoz.

3 joko-modu daude:

  • Urrutiko aginteak kontrolatutako robotak.
  • Modu autonomoko robotak
  • Elkarri lotutako eta beste kontrolatzaile batek maneiatutako robotak.



MINECRAFT (8-10 eta 11-14 urte)

Aurten ere Eureka Museoan ere gabonak ospatuko ditugu Minecraft erabiliz! Mendian etxe polit bat sortuko dugu eta gabonetako zuhaitzak, opariak, elurrezko panpinak, etabar jarriko dizkiogu. Elur guda egingo dugu elur bolak erabiliz. Horretarako MOD desberdinak erabiliko ditugu: nola instalatu eta nola erabili ikasiko dugu. Denak mapa berdinean.

Horretaz gain, beti bezala, komandoak erabiltzen ikasiko dugu Minecraft guk nahi dugun erara erabiltzeko. Tailerra bukatzean, mapa etxera eraman dezakezu.



  • Izen-emate epea txanda hasi baino sei egun lehenago itxiko da, hau da aurreko asteazkenean, 23:59tan.
  • Erreserbak museoko harreran edo gure webgunean egin daitezke
  • Haurrak banaka apuntatu behar dira, hau da, haur bakoitzeko erosketa bategin behar da.
  • Txanda batean baino gehiagotan parte hartzeagatik ezartzen diren deskontuak, erosketa bakar batean egiten badira soilik aplikatzen dira. Aurrerago txanda gehiago erreserbatu edo beste zerbitzuren bat hartu nahi izanez gero (jangela edo zaintza), txanda bakarreko prezioa aplikatuko da.
  • Tarifa murriztuaren onuradun bazara, eskura izan ziurtagiria erreserba egiterakoan, honela, abonatu zenbakia, Gaztedi kontuko digitoak edota Familia Ugariaren txarteleko zenbakia erraz sartu ahal izango duzu.
  • Haurrak alergia edo elikagairen batekiko intolerantziarik baldin badu dagokion atalean jarri mesedez.
  • Erreserba amaitzerakoan, erosketa egin izanaren ziurtagiria jasoko duzu e-mail bidez eta aukeratutako txanda hasi baino astebete lehen, behin betiko konfirmazioa.
  • Dirua, taldea osatzen ez denean soilik itzultzen da.
  • Haurra gaixotuko balitz eta ondorioz aste osoan erreserbatutako zerbitzua ezin izango balu erabili, txandaren data aldatzeko aukera emango diogu edota kuota itzultzea ere eskatu dezake, medikuaren agiria bidalita.


Erreserba egin