Tailerrak

EROSKETA ON LINE

INFORMAZIOA

Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua. Hauek dira eskeintzen diren tailer ezberdinak: Robotika, Bide Jokoen programazioa, Dronak eta Gasolinazko autoak. Guztiak Doplay ko profesionalen eskutik.

Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Non: Eureka! Zientzia Museoa (Mikeletegi pasealekua 43-45, 20009 Donostia – San Sebastián)

  • Izen-emate epea tailerra hasi baino lau egun lehenago itxiko da goizeko 10etan.
  • Erreserbak museoko harreran edo gure webgunean egin daitezke.
  • Haurrak banaka apuntatu behar dira, hau da, haur bakoitzeko erosketa bat egin behar da.
  • Tarifa murriztuaren onaradun bazara, eskura izan ziurtagiria erreserba egiterakoan, honela, abonatu zenbakia, Gaztedi kontuko digituak edota Familia Ugariaren txarteleko zenbakia erraz sartu ahal izango duzu.
  • Erreserba amaitzerakoan, erosketa egin izanaren ziurtagiria jasoko duzu e-mail bidez eta aukeratutako tailerra hasi baino astebete lehenago, behin betiko konfirmazioa.
  • Dirua, taldea osatzen ez denean soilik itzultzen da.

Online erosketa egiteko link-a

Robotika: WRO2015

Adinak: 8 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Otsailak 3, 10, 17 eta 24

2015eko WRO txapelketako Elementary froga gogora ekarriko dugu eta parte hartzaileei berriro ere erronka luzatuko diegu. Robotak uretan "murgiltzen" dela simulatu beharko du zonalde urdinera sartuz eta bertatik 30 segundo pasa baino lehenago atera. Urperaldian (zonalde urdinean), itsas hondoan jasotako perla kopurua adieraziko duten kolorezko blokeak bilatu beharko ditu. Hauen koloreak irakurri eta, ostean, bultza egin beharko ditu. Eta gero, lurrera bueltatu eta bertako zonalde bakoitzean (zonalde berde, hori eta gorriak) zonalde honi zegokion urperaldian irakurritako perla kopurua adina pilota askatu behar ditu.

Puntuak kuboak ondo bultzatuz eta hauen koloreek adierazitako bola kopuru zehatzak askatuz lortzen dira.

Kubo urdina = 0 perla; Kubo berdea = 1 perla; Kubo horia = 2 perla; Kubo gorria = 3 perla.

Makina bat banaketa-eskema eman daitezke, robotak guztira, gehienez ere, 12 perla askatu beharko dituelarik.

Froga puntu gehien lortzen dituenak irabaziko du. Tailerraren xedea puntu guzti guztiak lortzetik ahalik eta hurbilen gelditzea izango da. Erronka baten bidez mekanika eta programazio kontzeptuak ikasiko dituzte honela. Froga zailtasun maila ezberdinetara molda daiteke gainera.

Bideojokoak: Minecraft Zoo

Adinak: 8 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Otsailak 3, 10, 17 eta 24

Animalia mota pila pila bat bilduko dituen zoo bat diseinatuko dugu eta, honetarako, instalatu beharreko MOD bat erabiliko dugu. Redstone bidezko mekanismoak sortuko ditugu eta, komando blokeen bidez, animalien elikadura eta bisitarientzako zerbitzuak automatizatu egingo ditugu. Amaitzerakoan mundua gorde eta etxera eraman ahal izango dute. Taldean lan eginda garatuko dute proiektua, offline serbidore bat sortu eta denak mundu berean elkarlanean arituz.

Scratch

Adinak: 8 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Martxoak 3, 10, 17 eta 24

Eurek zer egin aukera dezaten, ikasleei 4 proiektu polit eta oso interesgarri aurkeztuko dizkiegu. Hauek pausoz pauso gauzatzen lagunduko diegu iraksleok, eta euren erabakiei esker jokoek ukitu propio eta pertsonalizatua erakutsiko dute.

Proiektu guztietarako jokoen objektu izango diren sprite-en diseinu eta programazioa beharrezko izango dira. Gainera, soinu efektuak gehitu ahal izateko soinu artxiboak bilatu edo guk grabatu beharko ditugu.

Oinarrizko proiektua osatutakoan, hobetzeko, jokoa gehiago garatzen jarrai dezakete. Gainera, erabiliko dugun tresna -Scratch- doakoa denez, etxean ere proiektu berriak edo tailerrean burututakoa lantzen jarrai dezakete.

FLAPPY, SHOOTER, TXORI IKUSPEGI, LABERINTO, ARRAIN ARRAINJALE… GISAKO JOKOAK ESKAINI

SCRATCH-ETIK UNITY-RA: PAUSO ERABAKIORRA

Adinak: 12 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Martxoak 3, 10, 17 eta 24

Taller enfocado a perfeccionar los conocimientos de Scratch de los alumnos y a iniciar la transición desde la programación en lenguajes de bloques hacia la programación en código.

Ikasleen Scratch ezaguerak sendotzea eta bloke lengoaien programaziotik kode lengoaien programaziora pasatzen hastea helburutzat dituen tailerra.

Scratch-en sorturiko adibide errazetatik abiatuko gara eta hauek gutxinaka C# lengoaia berrira itzuliko ditugu.

Honela honakoak landuko ditugu:

- Objektuen mugimendua
- Objektuen arteko talken detekzioa (collider kontzeptua)
- Darabiltzagun objektuen posizio, forma, tamaina, etab. zoriz determinatzea
- Kronometro eta erlojuz kontrakoak sortzeko denbora-aukerak
- Alagaien eta zerrenden erabilera, era askotariko informazioa metatzeko (etsai baten azken agertze-posizioa, pertsonaiaren energia maila, etab.)

Unity-ren editorea ere landuko dugu, hala gure proiektuaren input-konfigurazioaren eta propietate fisikoen inguruko, nola texturen atxikitzearen eta gure jokoko objektuen bisualizazio konfigurazioen inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratuz. Tailerraren xedea da Scratch-ekin sortutako 2D-ko joko baten 3D-ko eta grafiko aberatsagoko bertsioa sortu eta emaitzak konparatzea.

Ausar zaitez pausoa ematera eta lengoaia profesionaletara hurbilduz programazioan sakontzera!

KoduGameLab

Adinak: 8 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Martxoak 3, 10, 17 eta 24

Doako KODU GAME LAB aplikazioak jada konfiguratuta dauden hainbat objektu eta pertsonaiatik abiatuz hiru dimentsioko munduak sortzea ahalbidetzen du. Gure bideojokoa sortzeko hutsik dagoen mundu batetik abiatu eta bertan denetariko elementuak kokatu ditzakegu, edo bestela, jada sortuta dauden munduetako bat ireki dezakegu, eta bertan jardun.

Objektu eta ingurune guzti guztiak dira konfiguragarri eta programagarriak, eta botere handia ematen dio honek Kodu-ri. Dudarik gabe, pertsonaiak dira joko baten zati garrantzitsuena. Baina salto egiteko, korrika egiteko, tiro egiteko, mugitzeko eta ingurunearekin elkareragiteko pertsonaiok programatzea beharrezkoa da. Xehetasun tekniko hauei aurre egiteko programazio, konfigurazio eta parametrizazio-tresnak intuikor eta erabilerrazak dira.

Oraingo honetan 3D-ko hainbat mailako joko bat sortuko dugu, non pertsonaiak guk diseinatutako munduetan hainbat objektu bilatu eta bildu beharko dituen. Gainera, jokoak Xbox bideo-kontsolara esporta daitezke nahi duzunari ordenagailu eta XboX kontsolan ea nork irabaziko desafioa egin diezaiozun.

MakeBlock + 3D inprimagailua

Adinak: 10 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Maiatzak 5, 12, 19 eta 26

Zubi-garabia. MAKEBLOCK plataformak eskaintzen dizkigun habe eta beste hainbat pieza erabiliz A puntutik B puntura zamak garraiatzeko gai izango den zubi-garabi txiki bat eraiki eta programatuko dugu.

Garabia zamak bi ardatz perpendikularretan zehar desplazatzeko gai izango da.

Zenbat pisu jasateko gai izango da?

Muntaia burutu ahal izateko aparteko osagai batzuk diseinatu eta 3D inprimagailu baten bidez inprimatu beharko ditugu. Hori dela eta, 3D diseinurako tresnak erabiltzen ikasi beharko dugu, hauen bidez txirrika, engranaia eta kremailerak marrazteko gai izateko.

Minecraft. Eraiki ezazue hiri oso bat zure lagunek eta zuk Minecraften bidez!

Adinak: 8 urtetik aurrera
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Maiatzak 5, 12, 19 eta 26

Tailer berri honen helburua errepide sare baten edo tren garraio-sistema baten gisako funtsezko azpiegiturak, etxebizitzak, dendak eta beste hainbat elementuk osatu eta osotuko duten hirigune bat sortzea da, taldean lan eginez.

Helburu hau lortzeko, tailerretan zehar ikasleei antolakuntzazko eta teknikoxeago diren hainbat kontzeptu aurkeztuko zaizkie, euren garrantzia azpimarratuz:

- Hiria osatuko duten elementuen sakabanaketaren plangintze ona. Kontuan eduki beharko dira: ibaiak eta beste hainbat elementu geografiko hor direla, eraikinen artean errepideak eraiki ahal izateko utzi beharreko tarteak, gune berdeen existentzia, etab.
- Eraikitzen goazen heinean plangindutakoa jarraitzen ari al garen aztertzea. Hau aspektu garrantzitsua da oso lanak aurrera ondo egin dezan.
- Oinarrizko geometria kontzeptuak: simetria, proportzioak, kurbadura, mosaikoak, etab.
- Minecraftek eskaintzen dituen komando batzuen erabilera, eraikuntza eta birrintze prozesuak automatizatuz eta deifinitibotzat ditugun eraikuntzen kopia zehatzak burutzea ahalbidetuz lan asko aurreztuko digutenak.

Beharrezko azpiegiturak eskaintzeko gai den eta ingurugiroari errespetua erakusten dion hiri bat eraikitzea da xedea, gainera hainbat elementu arkitektoniko eta sistema automatizatu bilduko dituena. Proiektua taldean lan eginez eta sarean konektatutako hainbat ordenagailu erabiliz garatuko dugu.

Ideiak landu eta jarraian benetan gauzatuz ondo pasatuko dugu!

MINECRAFT – EUREKA PROIEKTUA

Adinak: 8-12 urte
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Urriak 6, 13, 20 eta 27

Mota ugariko proiektu desberdinak egin dezaketen mundu irekiko erreminta bat da Minecraft: eraikuntza-mota guztiak, mekanismoak ate logikoak eta redstone-a erabiliz, mapak sortzea, komandoen bitartez portaerak eta Command_block-aren erabilera programatu… batera lan egiteko aukera ematen digu proiektu bera garatuz talde lana sustatuz.

Oraingo honetan Eureka! Zientia Museoa eta inguruak eskalan berreraikiko ditugu! Sarrera, aparkalekua, jatetxea, areto desberdinak eta museoko guneak... Guztia hau Minecraft-en neurri errealak hartze erreminta birtual desberdinak erabiliz, itzalak neurtuz altuera desberdinak neurtzeko eta gusti hauek eskalara erreproduzituz. Baita ere programatu ahal izango ditugu ate-irekitzea bezalako automatismo desberdinak, megafoniako abisuak, museo birtuala itxita dagoenean alarma, etab. Minecraft-ek akzio desberdinak bortxatzeko komando desberdinak exekutatuz.

Bideojoko garapen eta sorkuntza (Unity)

Adinak: 12-16 urte
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Urriak 6, 13, 20 eta 27

Bideojokoak gustoko dituzu? Informatika zale amorratua zara? Mundu berriak ikertu eta iruritzea gustatzen zaizu? Honela bada, apuntatu zaitez Maya eta Unity tailerretan.

Maya 3D zineman diseinatzeko eta animatzeko erabiltzen den softwareetako bat da animazio klipak eta 3Dan modelatzeko. Beste programa batzuk ez bezala, Maya-k efektuak eta argiak ezartzeko aukera ematen digu kalitatezko renderizazioak lortzeko.

Unity 5 3D/2D bideojokoak sortzeko motor grafikoa da. Nahi haina programatu eta ingurunearekin elkar eragin ahalko duzu. Garatzaileak asko erabiltzen duten erreminta da eta gainera doan da bertsio pertsonalean.

Gure ikastoran hauek landuko dituzu:

  • 3Dan objetuak modelatu. Forma errezetatik hasita (kubo, konoak…) giza itxura duen pertsonaiak arte.
  • Zuk zeuk egindako modeloak margotu eta ehundura eman.
  • Zure dizeinuak animatu. X, Y eta Z koordenatu-ardatzetan zehar mugitu, bai eta mugimendu sentsazioa emateko deformatu ere.
  • Eszenatoki bat sortu zure bideojokorako.
  • Bideojokoa hutsetik programatu, pausuz pausu. Etsaiak tirokatu, puntuak gehitu, helmuga marra lehen postuan zeharkatu, altsorra bat bilatu… Zure irudimenak ez du mugarik eta joku mota mordoa daude murua laean jartzeko.
  • Telefono mugikorrean eta ordenagailuan erabili ahalko duzun fitxategi bat sortu nahi duzun tokian zure proiektuaz gozatzeko.

Hau da, bi erreminta boteretsu erabiltzen ikasiko duzu eta zure bideojokoak sortzeko gai izango zara.

Ondakin birziklatze-instalazioa

Adinak: Bi adin tarte (8-11 urte eta 12-16 urte)
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Urriak 6, 13, 20 eta 27

Proiektu honetan ondakinak bereizi, klasifikatu eta garraiatzen dituen instalakuntza bat diseinatu, muntatu eta programatuko dugu.

  • Papera: Urdina
  • Beira: Berdea
  • Plastikoa: Horia
  • Organikoa: Marroia

Automatizazio robotikoa eta neumatika izango dira proiektuaren bi oinarriak. Adinaren arabera zailasuna eta elementu eta piezak moldatuko ditugu.

  • Jatorrizko LEGO
  • Lego Technic piezak
  • Lego Mindstorm EV3 robotak (kontrolagailuak, sentsoreak, motorrak…)
  • Makeblock eta Arduino proiektuari errealismo gehiago emateko.
    • LED zerrendak, LEd pantailak, hainbat eragile eta motor.
    • Erabiliko ditgun sentsore batzuk: argi sentsorea, potentziometroa, infragorri dekodifikatzailea, azelerometroa, ultrasoinu sentsorea, ukimen sentsorea, giroskopoa, temperatura eta hezetasun sentsorea, etabar.

Irudiak eredu moduan jarri ditugu, proiektuak hutsetik diseinatu eta eraikitzen ditugu.

MINECRAFT – EUREKA PROIEKTUA

Adinak: 8-12 urte
Prezioa: 115€ (Eureka!ko lagunak, Gaztedi edo Familia Ugaria 105€)
Ordutegia: larunbatak 10:30tik 13:30ra
Egunak: Azaroak 3, 10, 17 eta 24