Aste santuko udaleku teknologikoak

 

EROSKETA ON LINE

 


Zure seme-alabek tekonogia berrienganako jakin-mina al dute? Eginez ikasi eta dibertitu. Eureka! Zientzia Museoak berrikuntza bezala Udaleku Teknologikoak antolatzen ditu Aste Santuko oporretan. Bideo- jokoen programazioan eta Robotika hezitzailearen munduan barneratuko gara, gure robot propioak eraiki eta horiei hainbat erronka eta misio betetzeko eskatuko diegu. Gure bikote edo taldekideekin elkarlanean eta lehian ariko gara denbora guztian.

Udaleku Teknologiko hauek bi txandetan banatuko ditugu, lehendabizikoa apirilak 15, 16 eta 17an eta bigarrena, apirilaren 23, 24, 25 eta 26an.

*Ikastaroa Doplayko profesionalek zuzenduta izango da.



Adina 8 - 17 urte
Izen-emate data Informazioa: 943 - 012478 telefonoan.
Izen-emateko HEMEN otsailak 25etik aurrera. Apirilak 10ean Aste Santuko udalekuen izen-emate epea itxiko da eta apirilak 16an Pazko Asteko udalekuen izen-ematea itxiko da.
Lekua Eureka! Zientzia Museoa, 43-45. Miramongo Teknologi Parkea. 20009 Donostia.
Hizkuntza Elebiduna.

Lehenengo txanda (Aste Santua) – Apirilak 15, 16 eta 17
  -Tarifa arrunta: 115 € jantokirik gabe, 145 € jantokia barne.
-Tarifa murriztua: Eureka!ko lagunak, Gaztedi Klubeko kideak, Familia Ugariak, 2 anai-arrebak, guraso bakarreko familiak, Miramon Parkeko langileak: 105 € jantokirik gabe, 135 € jantokia barne.
Bigarren txanda (Pazko Astea) – Apirilak 23, 24, 25 eta 26
  -Tarifa arrunta: 135 € jantokirik gabe, 175 € jantokia barne.
-Tarifa murriztua: Eureka!ko lagunak, Gaztedi Klubeko kideak, Familia Ugaria 2 anai-arrebak, guraso bakarreko familiak, Miramon Parkeko langileak: 125 € jantokirik gabe, 165 € jantokia barne.

Ordutegia 8:30/ 9:00 - 13:30h. Aktibitateak goizeko 9etan hasiko dira. Debaldeko haurtzaindegi zerbitzua: 8:30-9:00.
Jangela Zerbitzua 13:30-15:00h (Jangela + Ludoteka 1/2ordu zerbitzua)
Zaintza ludoteka zerbitzu a 5€ 1/2h/egun/haur bakoitza 8:00-8:30 h //13:30-14:00 h // 15:00-15:30 h (Jangela zerbitzua ondoren)// 15:30-16:00 h

ASTE SANTUAN ETA PAZKO ASTEAN proposatzen ditugun tailerrak honako webean ikusiko dituzue:

* ROBOTIKA (8-16 URTE) Bi erronka desberdin proposatuko ditugu:
  • Rally: Ibilgailu bat diseinatu, montatu eta programatu behar dugu mando bat erabiliz mugituko dena. Ibilbide bat bete behar du eta ibilbidean bi froga egongo dira: bola batzuk jaurti eta saskiratu eta mekanismo desberdinak martxan jarri. Ibilgailuan eragingailu desberdinak jarri ditzakegu, martxak aldatzeko sistemak...
  • Tirolina: Lokarri batetik ahal den azkarren mugitu behar den robot bat diseinatu eta montatu beharko da. Lokarri hori inklinazio desberdinak izango ditu. Bukaerara iritsi denenan salbamendu misio bat izango du.
  • Rallya: aurrez programatutako mando batekin kontrolatutako robot bat diseinatu, eraikin eta programatuko dugu. Ibilgailu honek ahalik eta azkarren zirkuitu bat jarraituko du bi misio izango dituelarik: pilotak jaurti eta saskiratzea eta zenbait mekanismo jardutea. Gainera, gurpil bakoitzean trakzio diferentziala jarri, helbide bat erabili eta engranajeak jarri ahalko ditugu.
  • Tirolina: robota diseinatu, eraikin eta programatuko dugu, soka horizontal batean, 30º, 60º eta bertikalean labaintzen den bitartean. Ondoren, sentsore eta motor bat erabiliz erreskate-misioa egin beharko dugu.


* BIDEOJOKOAK: MINECRAFT – TALDEAN JOLASTU + AHALMEN BEREZIAK SORTU (8-12 URTE)

Mota ugariko proiektu desberdinak egin dezaketen mundu irekiko erreminta bat da Minecraft: eraikuntza-mota guztiak, mekanismoak ate logikoak eta redstone-a erabiliz, mapak sortzea, komandoen bitartez portaerak eta Command_block-aren erabilera programatu… batera lan egiteko aukera ematen digu proiektu bera garatuz talde lana sustatuz.

Emandako mapa matean egingo dugun proiektuan, ahalmen bereziak dituzten objetuak sortzen ikasiko dugu: hegan egiteko, min amaigabea, bloke bereziak apurtzeko tresna...



*

*
PROMAZIOA: UNITY + MAYA (13-16 URTE)

Bideojokoak gustoko dituzu? Informatika zale amorratua zara? Mundu berriak ikertu eta iruritzea gustatzen zaizu? Honela bada, apuntatu zaitez Maya eta Unity tailerretan.

Maya 3D zineman diseinatzeko eta animatzeko erabiltzen den softwareetako bat da animazio klipak eta 3Dan modelatzeko. Beste programa batzuk ez bezala, Maya-k efektuak eta argiak ezartzeko aukera ematen digu kalitatezko renderizazioak lortzeko.

Unity 5 3D/2D bideojokoak sortzeko motor grafikoa da. Nahi haina programatu eta ingurunearekin elkar eragin ahalko duzu. Garatzaileak asko erabiltzen duten erreminta da eta gainera doan da bertsio pertsonalean.

Gure ikastoran hauek landuko dituzu:

  • 3Dan objetuak modelatu. Forma errezetatik hasita (kubo, konoak…) giza itxura duen pertsonaiak arte.
  • Zuk zeuk egindako modeloak margotu eta ehundura eman.
  • Zure dizeinuak animatu. X, Y eta Z koordenatu-ardatzetan zehar mugitu, bai eta mugimendu sentsazioa emateko deformatu ere.
  • Eszenatoki bat sortu zure bideojokorako.
  • Bideojokoa hutsetik programatu, pausuz pausu. Etsaiak tirokatu, puntuak gehitu, helmuga marra lehen postuan zeharkatu, altsorra bat bilatu… Zure irudimenak ez du mugarik eta joku mota mordoa daude murua laean jartzeko.
  • Telefono mugikorrean eta ordenagailuan erabili ahalko duzun fitxategi bat sortu nahi duzun tokian zure proiektuaz gozatzeko.
Hau da, bi erreminta boteretsu erabiltzen ikasiko duzu eta zure bideojokoak sortzeko gai izango zara.