NOTICIAS CIENTÍFICO-TECNOLÓGICAS MÁS RELEVANTES DEL 2018 SEGÚN EUREKA! SUPERREROANKORTASUNAREN BILA Cambridgeko MIT Massachusettseko Institutu Teknologikoan Pablo Jarillo-Herrero espainola buru zuen ikertzaile talde batek aurkitu berri duenez, bi geruzako grafeno biratua (angelu magikoa deitu dioten angelua dauka) superreroale bihurtzen da tenperatura altu samarretan (140 gradu gutxi gorabehera zero absolutuaren gainean, hau da, -140 ℃-tan!). Intuitiboki tenperatura horiek izugarri baxuak badira ere, kontuan hartu behar da gaur egun ezagutzen ditugun superreroale gehienek zero absolututik (-273 ℃) gertuko tenperaturetan bakarrik funtzionatzen dutela Konputazionalki modelatzen erraz samarra den sistema bat denez (grafenoa bi dimentsioko xafla bat baino ez da, hexagonalki kokatutako karbono-atomoz osatua), aurkikuntza…