EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAREN LAGUNAK


tarjeta amigos kutxaEspacio

Dena duzu alde EZ ALDE EGIN!
- tarifak

Lagun-txartel murriztua. 18 urte beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Urteko kuota: 33€.

Helduen lagun-txartela. 18-65 urte bitartekoentzat; 12 urtetik beherako seme-alabak doan sartzeko aukera. Urteko kuota: 45€.

Familiako lagun-txartela. Bi heldu eta 12 urtetik beherako seme-alabak. Urteko kuota: 75€.

+ abantailak

Bizitza sentsazioz betea dago: ikusi, ukitu, entzun, behatu... Hori dela eta, zugandik oso gertu, gune berezi eta ezberdin bat duzu Zientziaren inguruan noizbait egin dituzun galderek erantzuna izango dute gune horretan.

Nola? Eureka! Zientzia Museoaren lagun eginda, besterik gabe.


Mesedez, bete honekin batera bidaltzen dizugun galdetegia eta bidali guri.

INSKRIPZIO BULETINA

BEHERAPENAK EUREKA!-REN LAGUNA IZATEAGATIK

ABONATUEN BETE BEHARREKO ARAUAK *

Hala, abantaila hauek izango dituzu:

  • Nahi beste aldiz sar zaitezke Museoko erakusketa iraunkorrera eta aldi berean programatutako animazio edo ikuskizunetaz gozatu.
  • Nahi duzunean joan zaitezke Planetarioko saioetara (> 4 urte).
  • Museoak antolatzen dituen jardueretan beherapenak izango dituzu, ikastaroetan (robotika, astronomia,…), txangoetan edo Zientzia Txokoetan, besteak beste.
  • 12 urtetik beherako seme-alabei txartel propioa emango diegu doan.
  • Eureka! Zientzia Museoko kafetegi-jatetxean deskontu bereziak (pintxo, kafe eta menuetan).
  • Museoko Lagunentzat % 10 deskontua Eureka!ko dendako produktu guztietan.
  • Aldizka, posta elektroniko bidez, musoak antolatzen dituen jardueren berri izango duzu.

tarjeta amigos kutxaEspacio

Leku berezi-berezia!

Eureka!-ren enpresa lagun izateko aukera ematen dizugu. Ez dugu nahi zientziaren eremea esparru itxia izaterik, guztientzako irekitako lekua baizik, elkarrekin bultzatzeko zientziaren hedapena eta garapena.

Gipuzkoan parekorik ez duen eremu bat jarzen dugu zure eskura: erakusketa finko landua du, munduko planetarium aurreratuenetako bat, eta bilerak, ekitaldi eta abar egiteko eremu esklusiboak.

Prezioa

TXARTEL - KOP.                   Precio

2                                  800€-ko urteko kuota

4                                 1.500€-ko urteko kuota

6                                  2.200€-ko urteko kuota

Bete eta bidali, mesedez, erantsitako formularioa. Hortik denbora gutxira bidaliko dizkizugu eskatutako txartelak.

ENPRESA LAGUNA IZATEKO FORMULARIOA

* Eureka! enpresa laguna-ren zerrenda ikusteko.

Abantailak

- Nahi bestetan sartzea museora eta Planetariumera*, eta animazio eta erakuskaldietan parte hartzeko aukera.

- Txartel pertsonalizatuak.

- Deskontuak eremuak alokatzeko enpresaren jardueretarako, eta, 4 txartel edo gehiago izanez gero, urtean behin Koperniko aretoa erabiltzeko aukera, zure ekitaldietarako, inongo kosturik gabe.

- Museoan egiten diren jarduera kultural eta programazio berezietarako gonbidapena.

- Enpresa lagunen aipamena WEBGUNEAN.

 

(*) Toki-kopuruaren arabera.