Emakumea eta zientzia

Data: Martxoak 8-31

Erakusketa honetan, historian zehar bizi izan diren 8 emakume zientzialariren kartelak ikusgai daude. Kartel bakoitzean, emakume baten bizitza eta ibilbide zientifikoa deskribatzen dira. Zientzia mundura emakumeek egindako ekarpenak nabarmendu nahi ditugu, beraiek izan ez duten protagonismoa eta garrantzia jendeari ezagutarazteko asmoarekin.

Honekin batera joko bat proposatzen diogu bisitariari.

Joko honetan, honelakobombilla 8 ikur bilatu behar ditu museoan zehar. Ikur bakoitza museoko modulu edo elementu batean kokatuta dago. Emakume zientzialarien testuak irakurri eta gero, emakume bakoitzaren lan arloa eta ikurra duen museoko elementu bat erlazionatu behar ditu eta harreran emango dioten taula bete.

Gainera, bisitariak, urte baterako museko lagun txartel familiar bat zozketan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, erantzunak, Datu Pertsonalen Babes Legearekin batera harreran dagoen kutxan utzi beharko dira eta martxoaren azken egunean zozketa egingo da museoan.