Gure Plastikoak itsasoan

Gure Plastikoak itsasoan

Gure Plastikoak itsasoan erakusketa, Eureka! Zientzia Museoa eta AZTI ikerkuntza zentruaren arteko elkarlanetik sortu da. Erakusketa, museoko korridore nagusian egongo da ikusgai abenduaren 26tik aurrera eta museoko sarrerarekin ikusi ahal izango da.

Guk sortutako hondakin plastikoek itsasoaren kutsaduran duten eraginaz jabetzea da erakusketa honen helburua. Arazo larri hau modu praktikoan ikusi ahal izateko, egun batean zehar Kantauri itsasoan itsasontzi batek jasotako hondakin plastikoak erakutsiko dira museoan: neumatikoak, arrantza-sareak, eskopeta-kartutxoak, latak, konpresak,belarriak garbitzeko makiltxoak... Hauek eta beste hainbat hondakin gertutik ikusteak seguru ez zaituela epel utziko.

Kartel infografiko batzuk ere egongo dira erakusketan zehar, bisitaria gidatu eta informatzeko.







Informazio gehiago