ANIMALIA

Publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute. .

Oihan tropikaletako sugek, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak besteak beste, ezagutuko ditugu eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu. Adi!Marmoka eta olagarroen areto berria ezagutu ezazu.Informazio gehiago

"Soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu.
Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu.
Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira. "
Jane Goodall

 




Programatutako bisita gidatuetan (asteburuetan, jaiegunetan eta oporraldietan), begirale espezializatu batekin hiru ekosistema horietako fauna ikusiko dugu eta arriskutsuak ez diren hainbat animalia ere ukitu ahal izango ditugu.

ANIMALIA areto berrira sartzeko nahikoa da museoko sarrera izatea.
Aretoa libreki bisitatzeko ordutegia, 12:30tatik 18:30era da, asteburu eta jai-egunetan. Astelehenetik ostiralera bitartean bisitatu nahi izanez gero, harreran galdetu.
Bisita gidatuak egunero eskeintzen dira uztailean eta abuztuan: Ordutegia ikusi

Tailerraren izenaIkasketa maila
Nor bizi da hor? Haur hezkuntza
Ba al zenekien? Lehen hezkuntzako lehenengo zikloa
Non bizi dira? Lehen hezkuntzako bigarren zikloa
Diruditena al dira? Lehen hezkuntzako hirugarren zikloa
Bisita gidatua Animalia aretoan Bigarren hezkuntza
Bisita gidatua Animalia aretoan Batxilergoa

Datorren ikasturtean: 2018/2019