Astronomia-behatokia

Eureka! Zientzia Museoak astronomia-behatoki bat du museoaren dorrean. Bi metroko diametroko kupula baten azpian dago behatokia, eta bi teleskopio astronomiko ditu: Meade ED-7 teleskopio errefraktore bat eta Celestron 11 teleskopio islatzaile bat.

Teleskopioetatik zuzenean behatzeko erabiltzen da astronomia-behatokia. Eureka! Zientzia Museoak eskaintzen dituen zenbait jardueretan egiten dira behaketa horiek (adibidez, urtean zehar egiten diren astronomia-ikastaroetan eta gaueko bisita gidatuetan).

Astronomia jarduerak