Erakusketa finkoa

Zu

Eureka! Zientzia Museoan biziari eta giza gorputzari eskaini diogu areto berri hau. Hiru espazio aurkituko dituzu, bertan izaki bizidun bakoitzak osatzen duen unibertsoa ezagutu ahal izango duzu. Areto honetan zu zara protagonista.

Jar ezazu frogan zeure burua

Human Body

Plastination

letrero sentido y sensibilidad letrero sentido y sensibilidad letrero sentido y sensibilidad

Zein da zure gaitasun fisikoa? Ezagutu ezazu zenbaterainoko jauziak egiteko gai zaren, zenbat tolesten zaren edota jar itzazu frogan zure erreflexuak. Har ezazu airea eta… Jar ezazu frogan zeure burua!

letrero sentido y sensibilidad letrero sentido y sensibilidad letrero sentido y sensibilidad

Espazio honetan giza gorputzaren eta biziaren alderdi biologikoetan, anatomikoetan eta genetikoetan murgilduko gara. Egin ezazu autopsia bat, jakin nola ikusten duen daltoniko batek edo ikusi ezazu zein itxura izango duzun etorkizunean.

Zentzumena eta Sentikortasunacubos neckerolores

Bost zentzumenen bidez jartzen gara harremanetan ingurunearekin. Ikusmenak, usaimenak, dastamenak, entzumenak eta ukimenak informazio guztia garunari bidaltzen diote, eta, guztiek elkarlanean, gure ingurunearen errealitatea ezagutzeko aukera ematen digute. Baina, erreala da sentitzen dugun guztia? Areto honek ziria sartuko dizu!

Argi-jokoak Espejosjuegos de luz colores

Argiari esker, ikusi egiten dugu, harremanak ditugu, ezkutatu egiten gara, eta... argiari esker bizi gara! Baina jolasteko ere balio du. Ikusi zure buruaren isla mugagabea gure ispiluetan, neurtu zure gorputzeko tenperatura edo ikasi nola bidaiatzen duen argiak. Ausar zaitez zure islarekin jolastera!

Guretzat ikusezinak diren milaka prozesu gertatzen dira gure planetan; prozesu horiek ikusezinak dira guretzat Lurreko biztanleok txikiegiak garelako planetaren aldean edo hura ikaragarri handia delako gure aldean. Areto honetan, prozesu garrantzitsu horietako batzuk ikusi ahal izango dituzu. Ezagutu zure etxea!

Aquarium-a berritzen ari gara

ENERGIA-TXINPARTAKChispas Energia bola Chispas Energia gama colores

Gure eguneroko bizitzan, dozenaka, ehunka aldiz erabiltzen dugu elektrizitatea. Gailu elektriko bat martxan jartzen dugun bakoitzean erabiltzen dugu, baina ez gara konturatu ere egiten horrek duen garrantziaz. Imanek elektrizitatearekin lotura estua dutela ere ikusiko duzu areto honetan. Sentitu elektrizitatea eta magnetismoa, eta jolastu!

niño jugando con balonPendulo de FoucaultCama Fakir

Eguneroko bizitza errazago egiten duten gailu eta bitarteko askotan dago fisika. Ezagutza fisikorik gabe, ezinezkoa izango litzateke zerua hegazkinez zeharkatzea, ezingo genituzke transatlantikoz itsasoak zeharkatu, eta geure hankez baliatu beharko genuke eraikin bateko seigarren solairura igo behar dugun bakoitzean. Dentsitatearen gisako kontzeptuek edo poleen gisako gailuek aukera ematen digute bizitza erosoagoa izateko. Froga ezazu zuk zeuk!